Zama-jaitsi

Windows

GCompris instalatu dezakezu Windows-en dendatik.

Oharra: Windows dendak Windows 10 izatea eskatzen du.


Bestela, instalatzailea zama-jaitsi dezakezu azpiko esteketatik.

Sistema-eskakizunak: Windows 10 edo 11.

GCompris 25.0 - Windows 64bit

Oharra: Zure sistemak Direct3D 11ren euskarririk ez badu edo ez behar bezala ez badabil, mesedez, erabili hasera menuko "GCompris (Modu segurua)", GCompris, software bidez errendatzeko moduan jaurtitzeko.

Windows 7 eta 8rako erabilgarri dagoen azken bertsioa beheko estekatik zama-jaitsi daiteke.

GCompris 4.3 - Windows 64bitGCompris 4.3 - Windows 32bit

Bene-benetan behar baduzu Windows XPrekin dabilen bertsio bat, edo zure sistemak ez badu bertsio berria onarten, GCompris 15.10 zaharreko instalatzailea erabil dezakezu.

GCompris 15.10-Windows 32bit

Bertsio zahar honetako jarduera guztiak gaitzeko, aplikazioa abiatzean 200202 kodea erabil dezakezu KODEA hitza duen sarrerako laukian.

Android

Androiderako bertsioa Play dendaren bidez banatzen da.

GCompris 25.0 for Android

Biak sostengatzen ditugu, Play Storeko 32bit-eko eta 64bit-eko Androideak. Bertsio egokia automatikoki zama-jaisten da zure Android sistema-eragilearen arabera.


GCompris eskuragarri dago ere «F-Droid»etik, Androiderako aplikazio aske eta sorburu irekikoen gordetegia.

GCompris 25.0 from F-Droid

Eskuz instalatzeko, «apk», zuzenean gure webgunetik ere zama-jaisteko aukera duzu.

GCompris 25.0 apk for Android 64bitGCompris 25.0 apk for Android 32bit

4.1 eta 8.0 arteko Android darabilten gailuetarako, azken bertsio bateragarria GCompris 4.3 da.

2.3tik 4.0ra arteko Android darabilten gailuetarako, azken bertsio bateragarria GCompris 0.81 da.


macOS

Bertsio berriena oraindik ez dago macOS-rako erabilgarri hura eraikitzeko eta probatzeko azpiegitura faltagatik.

macOS-rako erabilgarri dagoen azken bertsioa beheko estekatik zama-jaitsi dezakezu.

macOS 10.13an eraikia eta probatua.

GCompris 4.3 - Darwin
GNU/Linux

Zure banaketak GCompris-en azken bertsiorako paketerik eskaintzen duen egiaztatu dezakezu.

GNU/Linux-erako pakete autonomoak ere hornitzen ditugu. Berriki egindako banaketa guztietan ibili beharko lirateke. Sistema-eskakizunak: linux muina 4.18, glibc 2.28.

GCompris 25.0 - Linux 64bit

Hori erabiltzeko, ireki terminal bat instalatzailea zama-jaitsi duzun karpetan eta exekutatu komando hauek:

chmod u+x gcompris-qt-25.0-Linux64.sh
./gcompris-qt-25.0-Linux64.sh

Ondoren irakurri lizentzia edo sakatu «q» hura saltatzeko, galderei baietz erantzun, eta softwarea instalatzailearen ondoko karpeta berri batean instalatuko da.

Azkenik, gcompris jaurtitzeko, joan karpeta berrira, «bin»en, eta egin klik bikotza «gcompris-qt.sh» fitxategiari.

Oharra: Zure sistemak OpenGL 2 euskarririk ez badu edo ez badabil ondo, «gcompris-qt.sh» script-aren azken lerro amaieran gehitu "--software-renderer" aukera. Beste era bat da konfiguratzeko fitxategia ( ~/.config/gcompris-qt/gcompris-qt.conf ) editatzea: bilatu «renderer=auto» lerroa, ordezkatu «auto» «software» ipinita eta gorde fitxategia.

Bestela, GCompris Flathub edo Snap biltokitik instala dezakezu.

32biteko Linux banaketetarako erabilgarri dagoen bertsio berriena ondoko estekatik zama-jaitsi daiteke. Sistema-eskakizunak: linux muina 3.10, glibc 2.17, pulseaudio, gstreamer 1.0.

GCompris 4.3 - Linux 32bit
Raspberry Pi

Raspberry Pi-rako (64bit) pakete autonomo bat hornitzen dugu. Raspberry P 3 bertsioan baino ez da probatu.

GCompris 25.0 - Raspberry Pi 3 64bit

32biterako erabilgarri dagoen azken bertsioa 4.3 da, ondoko estekan:

GCompris 4.3 - Raspberry Pi 3 32bit

Hori erabiltzeko, ireki terminal bat instalatzailea zama-jaitsi duzun karpetan eta exekutatu komando hauek:

chmod u+x gcompris-qt-25.0-Raspberry.sh
./gcompris-qt-25.0-Raspberry.sh

Ondoren irakurri lizentzia edo sakatu «q» hura saltatzeko, galderei baietz erantzun, eta softwarea instalatzailearen ondoko karpeta berri batean instalatuko da.

Azkenik, gcompris jaurtitzeko, joan karpeta berrira, «bin»en, eta egin klik bikotza «gcompris-qt.sh» fitxategiari.

Sorburu kodea

Sorburu kodea erabilgarri dago GPLv3 lizentziapean.

GCompris 25.0 - source code
SHA-256 eta GPG

Zure zama-jaitsitakoen osotasuna ikuskatzeko, fitxategien jatorrizko SHA-256 hash lor dezakezu haien zama-jaisteko url bukaeran ".sha256" gehituta.

Sorburuen «tarball» eta Linux instalatzailea Timothée Giet-en GPG gakoarekin sinatuta daude (gako publikoa: 0x63d7264c05687d7e.asc)

sinadura fitxategiak:
• GCompris 25.0 - source codeGCompris 25.0 - Linux 64bit