Ikastetxeak

GCompris ikasgela barruan eta kanpoan entrenamendu-ariketak egiteko e-ikaskuntza tresna bat da. GNUren Lizentzia Publiko Orokorraren pean jaurtitako Software Askea da. Plataforma anitzekoa da (GNU/Linux, Windows, Android, macOS) eta potentzia txikiko ordenagailuetan ibil daiteke.

GCompris hogei urtez baino gehiagoz egon da mundu osoko eskoletan, eta 150 jarduera baino gehiago eskaintzen ditu arlo pedagogiko nagusiak betetzeko, besteak beste:

  • Ordenagailu bat erabiltzen ikastea
  • Letrak, hitzak eta multzo lexikoak ikasteko jarduerekin irakurketa praktikatzea
  • Matematikan gaitasuna lortzea zenbakitzea, aritmetika, neurriak eta buru-hausgarriak praktikatuz
  • Mundua logikaren, arteen eta musikaren bidez ezagutzea
  • Zientzia eta giza zientziak esperimentazioaren, historiaren eta geografiaren bidez esploratzea
  • Pentsamendu estrategikoa mahai-jokoekin garatzea

  • GCompris-ek ez du Interneteko konexiorik behar, ez du inolako daturik biltzen eta, beraz, zorrotz betetzen du EBeko Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra.


    GCompris 1.0: haur bakoitzaren trebetasunaren arabera jarduera-maila hautatzeko aukera ematen die hezitzaileei. Adibidez, haurrei zenbakiak praktikatzeko aukera ematen dien jarduera batean, zein zenbakirekin lan egin dezaketen hauta dezakezu, eta zenbaki altuagoak eta zailagoak utz ditzakezu ondorengo etapa baterako. Edo haurrak argazkiak kronologikoki ordenatu behar dituen jarduera bat, zenbakiak bakarrik irakur ditzaketen haurrentzako mailakatu dezakezu, edo zenbakiak eta hitzak irakur ditzaketen haurrentzat zailagoa egin.

    dataset selection

    Mailakatzeko funtzionalitate horrek, ikasleei, matematika, hizkuntza, zientzia eta giza-zientzia praktikatzeko entrenamendu-ariketak proposatzeko aukera eskaintzen dizu. Problemak ebazteko trebetasunak lantzeko, estrategiazko jokoekin ere jolastu ahal izango dira.


    Prestakuntza pedagogiko sendoa emateko, GCompris-en jarduera-mailak Frantziako Lehen Hezkuntzako curriculumean oinarritu dira, zeinak definitzen baitu irakasle frantsesek eskolan irakatsi behar dutena.