Albisteak

gcompris 25.0

Gaurkoan GCompris 25.0 bertsioa argitaratzen dugu.

Ikus dezakezunez, orain, bertsioaren zenbaki nagusia argitalpen urtean oinarritzen dugu. Zentzuzkoa da, urtean argitalpen nagusi bat egiten baitugu. Gainera, GCompris-en 25 urteak ospatzeko ere aukera ona da.

Bertsio honek beste hizkuntza baterako itzulpenak gehitzen ditu: sanskritoa.

Bertsio berri honek 195 jarduera ditu, 5 berri haien artean:

  • "Sketch" era askean marrazteko jarduera bat da, haurrek haien sormena esploratzeko tresna ugari dituena.
  • "Kalkulatu hamarrerako osagarriarekin" aurrez zegoen hamarrerako osagarria jardueraren jarraipena da. Honek haurrei batuketa bat erraz kalkulatzeko zenbakiak trukatzen laguntzen die.
  • "Batuketa bertikala" batuketa bat idatzi eta hura ebazteko jarduera bat da.
  • "Kenketa bertikala", batzeko jardueraren antzekoa kenketarako, birtaldekatuz hartzeko metodoa erabiliz.
  • "Kenketa bertikala (konpentsazioa)", birtaldekatuz hartzeko metodoa erabiltzen duen kenketaren antzekoa da.

Jarduera askorako akats konponketak eta grafikoen hobekuntzak ditu.

Irakasleen laguntzarekin, argiago egiteko, jardueren deskribapenen zati handi bat berridatzi dugu.

Menuan hizkuntza aldatzen dugunean, orain, hizkuntza berri zuzenean aplikatzen da, GCompris berrabiarazi beharrik gabe.

Alderdi teknikoan, Qt6 erabiltzen duen lehen bertsioa da.

Errendatzaile grafikoa, Windows-en, era lehenetsian, direct3d11-ra ezarri dugu.

Ondoko hizkuntzetan osorik itzulita dago:

  • Arabiera
  • Bulgariera
  • Bretoiera
  • Katalana
  • Katalana (Valentziera)
  • Grekoa
  • Gaztelania
  • Euskara
  • Frantsesa
  • Galiziera
  • Kroaziera
  • Hungariera
  • Italiera
  • Letoniera
  • Malabarera
  • Nederlandera
  • Poloniera
  • Brasileko Portugesa
  • Errumaniera
  • Sanskritoa
  • Esloveniera
  • Suediera
  • Turkiera
  • Ukrainera

Ondoko hizkuntza hauetan ere, hein batean, itzulita dago:

  • Azerbaijanera (%90)
  • Bielorrusiera (%86)
  • Txekiera (%98)
  • Alemana (%88)
  • EBko ingelesa (%99)
  • Esperantoa (%99)
  • Estoniera (%88)
  • Finlandiera (%91)
  • Hebreera (%96)
  • Indonesiera (%93)
  • Georgiera (%85)
  • Lituaniera (%92)
  • Mazedoniera (%83)
  • Norvegiera Nynorsk (%94)
  • Portugesa (%89)
  • Errusiera (%92)
  • Eslovakiera (%82)
  • Albaniera (%98)
  • Swahilia (%92)
  • Txinera tradizionala (%88)

zama-jaisteko orrian bertsio berri honetako GNU/Linux, Windows, Android, eta Raspberry Pi-rako paketeak aurki ditzakezu. Eguneratze hau laster egongo da eskuragarri Android Play saltokian, F-Droid gordetegian eta Windows saltokian.

Eskerrik asko guztioi,
Timothée eta Johnny

Albiste guztiak