Albisteak

gcompris 4.0

Gaurkoan GCompris 4.0 bertsioa argitaratzen dugu.

Bertsio honek hiru hizkuntza gehiagorako itzulpenak gehitzen ditu: bulgariera, galiziera eta swahilia.

190 jarduera ditu, haien artean 8 berri:

  • "Gramatika klaseak" hitzak gramatika klaseak identifikatzen ikasteko jarduera bat da, aldiko klase bat.
  • "Gramatika azterketa" aurrekoaren antzekoa da, baina perpaus bakoitzerako hainbat klase eskatuko dira.
  • "Kalkudoku" joko aritmetiko bat da, arau jakin batzuk jarraituz sareta bat zenbakiz betetzea helburu duena.
  • "Igarri 24"rekin, emandako 4 zenbakiak eta eragileak erabiliz, 24 zenbakia aurkitu behar duzu!
  • "Friso"an, friso ezberdinen kopia egin eta osatu.
  • "Irakurri graduatutako lerro bat" graduatutako lerro batean ordezkatutako balio bat aurkitu behar den jarduera bat da.
  • "Erabili graduatutako lerro bat\ jardueran", ipini emandako balioa graduatutako lerroan.
  • "Aldameneko zenbakiak" jardueran, ikasi emandako sekuentziaren aurretik edo ondoren doazen zenbakiak.

Akats konponketak eta grafikoen hobekuntzak ditu jarduera askotan.

Bertsio honekin mugarri garrantzitsu bat lortu da: ia 9 urteko lanaren ondoren, osatu da grafiko guztiak gidalerroekin bat etortzeko haiek birlantzeko ataza!

Ondoko hizkuntzetan osorik itzulita dago:

  • Arabiera
  • Bulgariera
  • Bretoiera
  • Katalana
  • Katalana (Valentziera)
  • Grekoa
  • Gaztelania
  • Euskara
  • Frantsesa
  • Galiziera
  • Kroaziera
  • Hungariera
  • Italiera
  • Lituaniera
  • Malabarera
  • Nederlandera
  • Poloniera
  • Brasileko Portugesa
  • Errumaniera
  • Esloveniera
  • Turkiera
  • Ukrainera

Hein batean, ondoko hizkuntza hauetan ere itzulita dago:

  • Azerbaijanera (97%)
  • Bielorrusiera (86%)
  • Txekiera (94%)
  • Alemana (95%)
  • EBko ingelesa (95%)
  • Esperantoa (99%)
  • Estoniera (95%)
  • Finlandiera (94%)
  • Hebreera (95%)
  • Indonesiera (95%)
  • Mazedoniera (90%)
  • Norvegiera Nynorsk (95%)
  • Portugesa (95%)
  • Errusiera (95%)
  • Eslovakiera (83%)
  • Albaniera (99%)
  • Suediera (95%)
  • Swahilia (99%)
  • Txinera tradizionala (95%)

zama-jaisteko orrian bertsio berri honetako GNU/Linux, Windows, Android, Raspberry Pi eta MacOS-rako paketeak aurki ditzakezu. Eguneratze hau laster egongo da eskuragarri Android Play saltokian, F-Droid gordetegian eta Windows saltokian.

Eskerrik asko guztioi,
Timothée eta Johnny

Albiste guztiak