Albisteak

gcompris 2.3

Gaurkoan GCompris 2.3 bertsioa argitaratzen dugu.

2.2 bertsioa 3 jarduera ("Alfabetoaren hurrenkera", "Zenbaki bikoitiak eta bakoitiak" eta "Zenbakiak ordenan") hausten zituen akats batekin argitaratu zela konturatu ginenez, mantentze-argitalpen berri batekin azkar konpontzea erabaki genuen.

Bertsio berri honen paketeak aurki ditzakezu GNU/Linux, Windows, Android, Raspberry Pi eta MacOSrako, zama-jaisteko orrian. Eguneratze hau laster egongo da eskuragarri Android Play saltokian, F-Droid gordetegian eta Windows saltokian.

Eskerrik asko guztiei,
Timothée eta Johnny

Albiste guztiak