Albisteak

gcompris 2.2

Kaixo,
Atseginez jakinarazten dugu GCompris-en 2.2 bertsioa argitaratu dela.

Hau, mantentze-lanak dituen argitalpen bat da, eta 2.0 edo 2.1 duten GNU/Linux banaketa guztiek 2.2era eguneratu beharko lukete.

Hona hemen egindako aldaketen laburpen bat:

  • Uraren zikloa eta Energia berriztagarria jardueretan irudi berriak, eta arazo txiki asko konpondu dira.
  • Irudi berriak Tangram jardueran.
  • Alegiazko teklatuan letren ordena hobea (GCompris-en ezarritako tokiko ezarpenei jarraitzen die).
  • Android-en Oreka kaxa jarduera abiatzean ematen zen kraskatzea konpondu da.
  • Beste zuzenketa eta hobekuntza txiki asko.

Itzulpenei dagokienez:

  • Errusiera itzulpena osatu da.
  • Norvegiera Nynorsk-erako ahots berriak gehitu dira (guztiak, sarrerako ahotsak izan ezik).

Bertsio berri honen paketeak aurki ditzakezu GNU/Linux, Windows, eta macOS-rako, zama-jaisteko orrian. Eguneratze hau laster egongo da eskuragarri Android Play dendan, F-Droid gordetegian eta Windows dendan. Raspberry Pi-rako paketeak laster egongo dira erabilgarri.

Eskerrik asko guztiei,
Timothée eta Johnny

Albiste guztiak