Albisteak

gcompris 2.1

Kaixo,
Atseginez jakinarazten dugu GCompris-en 2.1 bertsioa argitaratu dela.

Hau, mantentze-lanak dituen argitalpen bat da, eta 2.0 duten GNU/Linux banaketa guztiek 2.1era eguneratu beharko lukete.

Aldaketa garrantzitsuena da Android bertsio zaharrago batzuetan, aktiboen zama-jaitsierak orain berriz ibili beharko litzatekeela.

Hona hemen egindako aldaketen laburpen bat:

  • Ziurtagiria ez izateagatik datuak zama-jaitsi ezin duten Android telefono/tableta zaharragoetan aktiboak zama-jaisteko SSL ziurtagiria kaleratzea (https://bugs.kde.org/show_bug.cgi?id=447572).
  • Oreka kaxa eta Ezabatu jardueretako grafikoak eguneratu dira.
  • akats bat konpondu
  • Hamartarrak ikasteko jardueretan maila aldatzerakoan izozte bat konpontzea.
  • Bidea kodetzeko jardueretan teklatu kontrol lerrorako etiketa lodia gehitzea.
  • Konpondu amaierara kiribiltzean jardueren zerrenda botoia ikusgai ez egotea.
  • Windows-en, kendu HiDPI pantailetako lausotasuna GCompris instalatzean.

Itzulpenei dagokienez:

  • Bretoiera eta Mazedoniera osatu dira.
  • Txekiera itzuli da (% 80tik gorako itzulpen partziala, oraingoz).

Bertsio berri honen paketeak aurki ditzakezu GNU/Linux, Windows, eta macOS-rako, zama-jaisteko orrian. Eguneratze hau laster egongo da eskuragarri Android Play dendan, F-Droid gordetegian eta Windows dendan. Raspberry Pi-rako paketeak laster egongo dira erabilgarri.

Eskerrik asko guztiei,
Timothée eta Johnny

Albiste guztiak