Kaixo,
Atseginez jakinarazten dugu GCompris-en 1.1 bertsioa argitaratu dela.
Hau, mantentze-lanak dituen argitalpen bat da, eta 1.0 duten GNU/Linux banaketa guztiek 1.1era eguneratu beharko lukete.
Hona hemen egindako aldaketen laburpena:
Itzulpenei dagokienez:
Euskarri osoa duten 27 hizkuntza ditugu orain: albaniera, bielorrusiera, Brasilgo portugesa, bretoiera, Britainiako ingelesa, errumaniera, errusiera, esloveniera, euskara, frantsesa, gaztelania, grekoa, hebreera, hungariera, indonesiera, italiera, katalana, katalana (valentziera), malabarera, mazedoniera, nederlandera, poloniera, portugesa, suediera, txinera tradizionala, turkiera eta ukrainera.
Partzialki onartutako 4 hizkuntza ere baditugu: alemana (% 91), Irlandako gaelera (% 87), lituaniera (% 96) eta Norvegiako nynorks (% 85).
Bertsio berri honen paketeak aurki ditzakezu GNU/Linux, Windows, eta MacOS-rako, zama-jaisteko orrian. Eguneratze hau laster egongo da eskuragarri Android Play dendan, F-Droid gordetegian eta Windows dendan. Raspberry Pi-rako paketeak laster egongo dira erabilgarri.
Eskerrik asko guztiei,
Timothée & Johnny