Albisteak

GCompris 1.0 argitaratzea

Kaixo,
GCompris-en 20 urteak ospatzeko, pozarren iragartzen dugu GCompris 1.0 bertsioa.

Bertsio berri horrek ezaugarri nagusi berri bat du: «Jarduera ezarpenak» menua, 50 jarduera baino gehiagorako datu-multzo hautapenarekin, eta horrek jardueretan zer ikas daitekeen zehatzago aukeratzen uzten du.

4 jarduera berri ere gehitu ditugu:

  • Luzaroan itxaron dugun «Elektrizitate analogikoa» jarduera, zirkuituak marrazten eta haien simulazioa egiten uzten diguna.
  • «Digituak ikastea», eta bi azpijarduera, batuketak eta kenketak ikasteko. Kontzeptu horiek haur txikiei irakastea da helburua, kalkulu errazak eginez.
  • «Haur teklatua» non, teklatuan karaktere bat tekleatzen denean, pantailan azaldu eta, dagoenean, dagokion ahotsa jotzen dugun.
  • «Grabitatea», «Grabitaterako sarrera» zaharra ordezkatzen duena, kontzeptua hobeto azaltzen du eta errealistagoa da.

  • Bertsio berri honen paketeak aurki ditzakezu GNU/Linux, Windows, MacOS eta Raspberry Pi-rako, zama-jaisteko orrian. Eguneratze hau laster egongo da eskuragarri Android Play dendan, F-Droid gordetegian eta baita Windows dendan ere. Jakizu MacOS-rako paketea oraindik ez dela notarioak izenpetua izan.

    Orri honetan egiazta dezakezu ahotsen egoera zure hizkuntzan: https://gcompris.net/voicestats/. Zure jatorrizko hizkuntzan falta diren sarrera guztietarako zure ahotsaren grabaketa atsegin bat emanez lagun diezagukezu.

    Itzulpenei dagokienean, euskarri osoa duten 22 hizkuntza ditugu: bretoiera, Britainiako ingelesa, errumaniera, esloveniera, euskara, frantsesa, gaztelania, grekoa, hebreera, hungariera, indonesiera, italiera, katalana, katalana (valentziera), malabarera, nederlandera, poloniera, portugesa, suediera, txinera tradizionala, turkiera eta ukrainera.

    Partzialki onartutako 4 hizkuntza ere baditugu: bielorrusiera (% 85), Brasilgo portugesa (% 92), alemana (% 89) eta lituaniera (% 84).

    Aurreko albistean aipatu bezala, gutxienez % 80 osatutako itzulpenak kaleratzen ditugu, haurrek esperientzia hobea izan dezaten, eta ez dezaten erdi itzulitako softwarerik erabili behar izan. Tamalez, ondoko itzulpenak kanpoan utzi behar izan ditugu: estoniera, finlandiera, Irlandako gaelera, Eskoziako gaelera, galiziera, hindi, mazedoniera, norvegiera nynorsk, errusiera, eslovakiera eta txinera sinplifikatua.

    Zure hizkuntza partzialki euskarria dutenen zerrendan badago, edo dagoeneko ez badu, edo oraindik ez badu euskarririk, eta lagundu nahi duzu, jar zaitez gurekin harremanean (support@gcompris.net) eta itzultzen hasteko jarraibideak emango dizkizugu.

    Laguntzeko beste era bat, zure komunitatean GCompris-en inguruko postak idaztea da, ez izan guri erreakzioak bidaltzeko zalantzarik.


    Eskerrik asko guztiei,
    Timothée & Johnny

    Albiste guztiak