Kaixo,
Pozarren ematen dugu GCompris 0.97 bertsioaren argitalpenaren berri.
Bertsio berri honek 2 jarduera berri ditu:
Eta eginbide berri mordo bat:
Bertsio berri honen paketeak aurki ditzakezu GNU/Linux, Windows eta MacOS sistema eragileetarako, zama-jaisteko orrian. Eguneratze hau laster egongo da eskuragarri Android Play eta Windows dendetan ere. Raspberry Pi-ri dagokionean, instalatzaile bat emango dugu laster. iOS bertsioa oraindik ez dago eskuragarri. Jakizu MacOS paketea oraindik ez dela notarioak izenpetua izan, hurrengo urtean zehar egitea aztertuko dugu.
Ahotsei dagokienean, ahots berri bat gehitu dugu "berriz saiatu", hainbat jardueratan, "begiratu erantzuna"ren ordez erabiltzen dena. Orri honetan ikus dezakezu ahots hau zure hizkuntzan erabilgarri dagoen: https://gcompris.net/voicestats/ («Misc\» sailean). Zure jatorrizko hizkuntzan falta diren sarrera guztietarako zure ahotsaren grabaketa atsegin bat emanez lagun diezagukezu.
Itzulpenei dagokienean, euskarri osoa duten 20 hizkuntza ditugu: Brasileko portugesa, bretoiera, Britainiako ingelesa, errumaniera, eslovakiera, euskara, frantsesa, galiziera, gaztelania, grekoa, italiera, katalana, malabarera, mazedoniera, nederlandera, poloniera, portugesa, suediera, txinera tradizionala eta ukrainera.
Hein bateko euskarria duten 15 hizkuntza ere baditugu: alemana (%96), bielorrusiera (%65), Eskoziako gaelera (%67), errusiera (%76), esloveniera (%54), estoniera (%93), finlandiera (%86), hindi (%73), hungariera (%95), indonesiera (%95), Irlandako gaelera (%78), katalana (valentziera %95), norvegiera nynorsk (%93), turkiera (%95), txinera sinplifikatua (%66).
Gutxienez itzulpenen %80 egina duten hizkuntzak hornitu ohi ditugu. Hala ere, zenbait itzulpenek %80tik dezente behera egin dute (bereziki esloveniera, bielorrusiera eta Eskoziako gaelera; baino baita hindi, errusiera eta Irlandako gaelera ere). Salbuespen bat eginez argitalpen honetarako haiek mantentzea erabaki dugu, eta espero dugu aurreko itzultzaileek edo berriek itzulpenak osatuko dituztela. Eguneratzeak edo itzulpen berriak jasotzen baditugu, argitalpen eguneratze bat egingo dugu.
Beraz, zure hizkuntza hein bateko euskarri zerrendan badago, edo euskarririk ere ez badu, eta lagundu nahi duzu, jarri gurekin harremanean eta itzultzen hasteko jarraibideak emango dizkizugu.
Laguntzeko beste era bat, zure komunitatean GCompris-en inguruko mezuak idaztea da, ez izan guri erreakzioak bidaltzeko zalantzarik.
Oharrak:
Eskerrik asko guztiei,
Timothée eta Johnny