GCompris kalitate handiko hezkuntza-software multzo bat da, 2 eta 10 urte bitarteko haurrentzako jarduera asko dituena.
Zenbait jarduera jolas hutsak dira baina, hala ere, hezkuntza balioa dute.
Honako hau da jarduera kategoria-zerrenda adibide batzuekin:
Une honetan GCompris-ek 100dik gora jarduera eskaintzen ditu, eta gehiago ari dira garatzen. GCompris software askea da, horrek esan nahi du zure beharretara egokitu dezakezula, hobetu, eta garrantzitsuena dena, leku guztietako haurrekin partekatu dezakezula.
GCompris proiektua KDE komunitateak ostatzen eta garatzen du.
Kaixo,
GCompris-en 20 urteak ospatzeko, pozarren iragartzen dugu GCompris 1.0 bertsioa.
Bertsio berri horrek ezaugarri nagusi berri bat du: «Jarduera ezarpenak» menua, 50 jarduera baino gehiagorako datu-multzo hautapenarekin, eta horrek jardueretan zer ikas daitekeen zehatzago aukeratzen uzten du.
4 jarduera berri ere gehitu ditugu:
Bertsio berri honen paketeak aurki ditzakezu GNU/Linux, Windows, MacOS eta Raspberry Pi-rako, zama-jaisteko orrian. Eguneratze hau laster egongo da eskuragarri Android Play dendan, F-Droid gordetegian eta baita Windows dendan ere. Jakizu MacOS-rako paketea oraindik ez dela notarioak izenpetua izan.
Orri honetan egiazta dezakezu ahotsen egoera zure hizkuntzan: https://gcompris.net/voicestats/. Zure jatorrizko hizkuntzan falta diren sarrera guztietarako zure ahotsaren grabaketa atsegin bat emanez lagun diezagukezu.
Itzulpenei dagokienean, euskarri osoa duten 22 hizkuntza ditugu: bretoiera, Britainiako ingelesa, errumaniera, esloveniera, euskara, frantsesa, gaztelania, grekoa, hebreera, hungariera, indonesiera, italiera, katalana, katalana (valentziera), malabarera, nederlandera, poloniera, portugesa, suediera, txinera tradizionala, turkiera eta ukrainera.
Partzialki onartutako 4 hizkuntza ere baditugu: bielorrusiera (% 85), Brasilgo portugesa (% 92), alemana (% 89) eta lituaniera (% 84).
Aurreko albistean aipatu bezala, gutxienez % 80 osatutako itzulpenak kaleratzen ditugu, haurrek esperientzia hobea izan dezaten, eta ez dezaten erdi itzulitako softwarerik erabili behar izan. Tamalez, ondoko itzulpenak kanpoan utzi behar izan ditugu: estoniera, finlandiera, Irlandako gaelera, Eskoziako gaelera, galiziera, hindi, mazedoniera, norvegiera nynorsk, errusiera, eslovakiera eta txinera sinplifikatua.
Zure hizkuntza partzialki euskarria dutenen zerrendan badago, edo dagoeneko ez badu, edo oraindik ez badu euskarririk, eta lagundu nahi duzu, jar zaitez gurekin harremanean (support@gcompris.net) eta itzultzen hasteko jarraibideak emango dizkizugu.
Laguntzeko beste era bat, zure komunitatean GCompris-en inguruko postak idaztea da, ez izan guri erreakzioak bidaltzeko zalantzarik.
Eskerrik asko guztiei,
Timothée & Johnny
Kaixo,
Pozarren berri ematen dugu GCompris bertsio osoa orain kosturik gabe eskuragarri dagoela euskarria duten plataforma guztietarako!
Gure webgunean dauden Windows eta macOS-rako instalatzaileak eguneratu ditugu aurrerantzean aktibazio koderik behar ez dezaten, eta Play eta Microsoft dendetako bertsio osoak orain doan dira.
Espero dugu aldaketa honek erraztuko duela munduko haur guztiak hezkuntza-software onenera iristea.
Eskerrik asko guztiei,
Timothée eta Johnny