Maiz egindako galderak - Galdera ohikoenak

Hizkuntza guztietako ahotsak gehituta, instalatzailea pisutsuegia izango litzateke, eta erabiltzaile gehienek bere hizkuntzako ahotsak baino ez dituzte nahi izaten. Irudi gehigarriak eta atzeko planoko musikak leku asko behar du, eta ez dira beharrezkoak softwarea erabiltzeko. Instalatzeko oinarriaren neurria txikitzeko, haiek ez gehitzea erabaki genuen, erabiltzaileei, hala nahi badute, softwaretik zama-jaisteko aukera utziz.

Softwareak automatikoki ezer zama-jaitsi dezan nahi ez baduzu, konfiguratzeko orri nagusiko "Gaitu zama-jaiste automatikoak/soinu fitxategiak eguneratzea" aukera ezgaitu dezakezu.


Aktibo gehigarriak esteka honetatik zama-jaitsi ditzakezu:

https://cdn.kde.org/gcompris/data2/

GARRANTZITSUA: ondoko jarraibideetan, ordeztu "-codecName" eta ipini "-mp3" Windows sistemetan, edo "-ogg" Linux edo Android sistemetan, edo "-aac" macOS sistemetan. Gainera, ordeztu "-localeCode" zure tokiko («locale») kodearekin.

Atzeko planoko musikarako, "backgroundMusic" izeneko karpetara joan behar duzu eta 2 fitxategi horiek zama-jaitsi behar dituzu:

Contents
backgroundMusic-codecName.rcc

Ondoren kopiatu 2 fitxategi horiek, aplikazioaren cache karpetan, "backgroundMusic" izeneko karpeta batean.

Ahotsetarako, "voices-codecName" izeneko karpetara joan behar duzu eta 2 fitxategi horiek zama-jaitsi behar dituzu:

Contents
voices-localeCode.rcc

Ondoren kopiatu 2 fitxategi horiek, aplikazioaren cache karpetan, "voices-codecName" izeneko karpeta batean.

Irudientzat, "words" izeneko karpetara joan behar duzu eta 2 fitxategi horiek zama-jaitsi behar dituzu:

Contents
words-webp.rcc

Ondoren, kopiatu 2 fitxategi horiek aplikazioaren cache karpetan, "words" izeneko karpeta batean.

Sistema eragilearen arabera, cache karpetarako bide-izena ezberdina da.

Windows-eko bide-izena:

C:\Users\Username\AppData\Local\KDE\GCompris\cache\data2\

Linux-eko bide-izena:

/home/userName/.cache/KDE/gcompris-qt/data2/

Android-eko bide-izena (superrerabiltzailearen sarbidea izan behar duzu karpeta hori editatzeko):

/data/data/net.gcompris.full/data2/

macOS-ko bide-izena:

~/Library/Caches/KDE/gcompris-qt/data2/

Biak dira. Hasieratik, GCompris beti izan da eta oraindik da GNU pakete bat. 2014tik KDE Komunitateak mantentzen du.


Eduki eta mendekotasun guztiak AGPLv3 lizentziarekin bateragarriak diren lizentzien pean daude.


iOS-rako softwarea eraikitzeko eta argitaratzeko eskakizunak ez dira bateragarriak software honek erabiltzen dituen GPLv3 eta AGPLv3 lizentziekin.


Android-erako dagoeneko Play saltokian eta «F-Droid»en argitaratzen dugu, saltoki/biltegi guztietan argitaratzeak lan gehiegi eskatuko luke. Fire tableta bat erabiltzen baduzu, zuzenean instala dezakezu apk berriena gure webgunetik, eta hirugarrenen abiarazle bat erabil dezakezu haur profil batetik aplikazioa atzitzeko.