Zama-jaitsi

Windows

GCompris instalatu dezakezu Windows-en dendatik.

Oharra: Windows dendak Windows 10 izatea eskatzen du.


Bestela, instalatzailea zama-jaitsi dezakezu azpiko esteketatik.

Sistemaren betekizunak: Windows 7, 8 edo 10 OpenGL 2ren euskarriarekin.

GCompris 4.0-Windows 64bitGCompris 4.0-Windows 32bit

Oharra: Zure sistemak OpenGL 2 euskarririk ez badu edo ez badabil ondo, erabili hasera menuko "GCompris (Modu segurua)" GCompris software errendatzeko moduan jaurtitzeko, horrek ez du OpenGL erabiltzen.

Bene-benetan behar baduzu Windows XPrekin dabilen bertsio bat, edo zure sistemak ez badu bertsio berria onarten, GCompris 15.10 zaharreko instalatzailea erabil dezakezu.

GCompris 15.10-Windows 32bit

Bertsio zahar honetako jarduera guztiak gaitzeko, aplikazioa abiatzean 200202 kodea erabil dezakezu KODEA hitza duen sarrerako laukian.

Android

Androiderako bertsioa Play dendaren bidez banatzen da.

GCompris 4.0 for Android

Biak sostengatzen ditugu, Play Storeko 32bit-eko eta 64bit-eko Androideak. Bertsio egokia automatikoki zama-jaisten da zure Android sistema-eragilearen arabera.


GCompris eskuragarri dago ere «F-Droid»etik, Androiderako aplikazio aske eta sorburu irekikoen gordetegia.

GCompris 4.0 from F-Droid

Eskuz instalatzeko, «apk», zuzenean gure webgunetik ere zama-jaisteko aukera duzu.

GCompris 4.0 apk for Android 64bitGCompris 4.0 apk for Android 32bit

2.3tik 4.0ra arteko Android darabilten gailuetarako, azken bertsio bateragarria GCompris 0.81 da.


macOS

macOS-rako bertsioa eskuratu dezakezu azpiko esteketatik.

macOS 10.13an eraikia eta probatua.

GCompris 4.0-Darwin
GNU/Linux

Zure banaketak GCompris-en azken bertsiorako paketerik eskaintzen duen egiaztatu dezakezu.

GNU/Linux-erako pakete autonomoak ere hornitzen ditugu. Berriki egindako banaketa guztietan ibili beharko lirateke. Sistema-eskakizunak: linux kernel 3.10, glibc 2.17, pulseaudio, gstreamer 1.0.

GCompris 4.0-Linux 64bitGCompris 4.0-Linux 32bit

Hori erabiltzeko, ireki terminal bat instalatzailea zama-jaitsi duzun karpetan eta exekutatu komando hauek:

chmod u+x gcompris-qt-4.0-Linux64.sh
./gcompris-qt-4.0-Linux64.sh

Ondoren irakurri lizentzia edo sakatu «q» hura saltatzeko, galderei baietz erantzun, eta softwarea instalatzailearen ondoko karpeta berri batean instalatuko da.

Azkenik, gcompris jaurtitzeko, joan karpeta berrira, «bin»en, eta egin klik bikotza «gcompris-qt.sh» fitxategiari.

Oharra: Zure sistemak OpenGL 2 euskarririk ez badu edo ez badabil ondo, «gcompris-qt.sh» script-aren azken lerro amaieran gehitu "--software-renderer" aukera. Beste era bat da konfiguratzeko fitxategia ( ~/.config/gcompris-qt/gcompris-qt.conf ) editatzea: bilatu «renderer=auto» lerroa, ordezkatu «auto» «software» ipinita eta gorde fitxategia.

Bestela, GCompris Flathub edo Snap biltokitik instala dezakezu.

Raspberry Pi

Raspberry Pi-rako pakete autonomo bat hornitzen dugu. Raspberry P 3 bertsioan baino ez da probatu.

GCompris 4.0-Raspberry Pi 3

Hori erabiltzeko, ireki terminal bat instalatzailea zama-jaitsi duzun karpetan eta exekutatu komando hauek:

chmod u+x gcompris-qt-4.0-Raspberry.sh
./gcompris-qt-4.0-Raspberry.sh

Ondoren irakurri lizentzia edo sakatu «q» hura saltatzeko, galderei baietz erantzun, eta softwarea instalatzailearen ondoko karpeta berri batean instalatuko da.

Azkenik, gcompris jaurtitzeko, joan karpeta berrira, «bin»en, eta egin klik bikotza «gcompris-qt.sh» fitxategiari.

Sorburu kodea

Sorburu kodea erabilgarri dago GPLv3 lizentziapean.

GCompris 4.0-source code
SHA-256 eta GPG

Zure zama-jaitsitakoen osotasuna ikuskatzeko, fitxategien jatorrizko SHA-256 hash lor dezakezu haien zama-jaisteko url bukaeran ".sha256" gehituta.

Sorburuen «tar» fitxategia eta Linux instalatzailea Timothée Giet-en GPG gakoarekin sinatuta daude (gako publikoa: 0x63d7264c05687d7e.asc)

sinadura fitxategiak:
• GCompris 4.0-source codeGCompris 4.0-Linux 64bitGCompris 4.0-Linux 32bit