Erosi / Egin dohainta:

Bertsio oso erosiz

Sistema-eragile jabedunetan (Windows/Mac/Android...), GCompris-en bertsio osoa ordaindu egin behar da.
Jarduera kopuru mugatua duen erakusgai bat eskaintzen dugu doan, 99 / 152 jarduera erabilgarri dituena.
Jarraitu beheko jarraibideak bertsio osoa erosteko.

  • Windows, macOS
  • Windows eta macOS-rako, erakusgaia zama-jaisteko orritik lor dezakezu, eta hemen eros dezakezu aktibatzeko kodea bertsio osoa libratzeko. Kostua 9€koa da.


    Ordainketa egin ondoren berehala jasoko duzu e-posta bat jarraibideekin (begiratu zure «spam» karpetan). E-posta hau jasotzen ez baduzu, jar zaitez gurekin harremanean sales@gcompris.net helbidean.

    Erregistro honek 2 urtez GCompris-en argitaratze guztietara eguneratzeko eskubidea ematen dizu. Aldi hori igarota, lortu duzun bertsio berriena nahi duzun arte erabiltzen jarrai dezakezu.


    Oharrak:

    Kode hau hainbat ordenagailutan erabil dezakezu.
    Ikastetxeek eta beste erakunde batzuek lekurako aktibatzeko gako bat eros dezakete proiektuari laguntza emateko.
    Jarri zaitez gurekin harremanean sales@gcompris.net helbidean aurrekontu bat eskatzeko.


    Bestela, GCompris-en bertsio osoa zuzenean Windows Storetik ere eros dezakezu.
    Dena den, Windows biltegiak Windows 10 izatea eskatzen du.


  • Android
  • Androiderako, gomendatutako bidea bertsio osoa zuzenean Google Play biltegitik erostea da.

    Biltegian erabilgarri dagoen erakusgaia instalatu dezakezu eta aplikazioak daukan erosteko botoia ere erabil dezakezu bertatik bertsio osoa libratzeko. Kontuan izan ezazu dena den metodo honekin ezingo duzula zure familiarekin partekatzeko Google Play Family Library erabili. Halaber, erabiltzaile gutxi batzuk erakusgaia libratzeko arazoak izan dituztela jakinarazi dute.


  • GNU/Linux
  • Software-askeko sistema-eragileen erabiltzaileentzako, bertsio osoa doan da beti.
    Honek esan nahi du GNU/Linux-erako, ematen dugun instalatzailea eta banaketen paketeek bertsio osoa dutela. Ez da aktibazio koderik behar.
    Hala ere, zure laguntza eman diezagukezu dohaintza bat eginez, begiratu behean.


    Eskerrik asko hezkuntzan Software Askeari sostengua emateagatik.

    Timothée Giet.

    Erreferentzia legala: Konpainia Timothée Giet RCS RENNES France 537 873 986.

    Egin dohaintza

    Zuk, zure umeek edo zure eskolak GCompris maite duzue. Proiektuari sostengua eman diezaiokezu dohaintza bat eginez.

    Softwarea garatzea denbora asko behar du, hardwarea behar du, eta kostua duten beste baliabide batzuk. Une honetan salmenta eta dohaintza guztiak kolaboratzaile nagusietako bati, artista grafiko eta garatzailea, laguntzeko erabiltzen dira, orain grafikoen arduraduna da eta aplikazioa mantentzeaz arduratzen da beste batzuekin batera.

    Zuk nahi duzun kopurua eman dezakezu dohaintzan beheko botoiari klik eginez:


    Eskerrik asko hezkuntzan Software Askeari sostengua emateagatik.

    Timothée Giet.


    GCompris Thank-you